Lemoizko udalekuetan askotariko ekintzak egingo dituzte, hala nola tailerrak, trebetasun-jolasak edo ipuin kontaketak, Urizar auzoko eskolako kanpoko inguruneetan. Aitzitik, euria egiten badu, Urizarreko gelan edo frontoian egingo dituzte jarduerak. Udalekuetan parte hartuko duten umeak hiru taldetan banatuko dira: 3-5 urtekoak, 6-9 urtekoak eta 10-12 urtekoak. Hala, guztira dauden 50 plazak adin-tarte horien artean banatuko dira.
Izena emateko epea maiatzaren 8tik 19ra bitartean egongo da zabalik, eta eskakizuna Armintzako kultur etxean aurkeztu beharko dute familiek. Eskatzaileak plazak baino gehiago izanez gero, zozketa publikoa egingo da maiatzaren 23an, 12:00etan, Lemoizko udaletxean. Eskaera-orri bakoitzeko, gehienez ere hiru izen ager daitezke, beraz, haur bakoitzak inskripzio orri bakarrean eman beharko du izena. Zozketan banan-banan aterako dira papertxoak plaza guztiak bete arte.
Informazio gehiago webgunean, 688 654 770 telefono zenbakian edota euskera2@uribekosta.eus helbide elektronikoan.