Errepide-mozketez gain, ekainaren 30ean, barikuan, eta, uztailaren 1ean, zapatuan, Lemoizen ekitaldia amaitu arte, debekatuta egongo da Amorraga eta Armintzekoalde kaleetan aparkatzea, ibilbidea igarotzen den tokitik, baita errepidetik gertuen dauden hiru plazetan ere, hondakin-uren araztegian. Lemoizko Udalak aparkaleku debekuaren guneen planoa erantsiko dute aurrerago.
Gainera, ibilbidean zehar dauden zabor-edukiontziak ekitaldiaren aurreko egunetan kendu eta Armintza auzoan birkokatuko dituzte. Halaber, hurrengo egunetan jarriko dituzte berriro ere euren jatorrizko kokalekuan.