Obrari dagokionez, hobekuntzak fatxadaren birgaitzean oinarrituko dituzte. Hala, Armintzako kontsultategiko kanpoko itxitura-hormak eraitsiko dituzte -beheko solairuan daudenak- berriro ere horiek eraikitzeko. Modu horretan, fatxada konponduko dute, ur-iragazketen arazoakaz bukatzeko asmoz. Lan horiek amaitu ondoren, lokala barrutik egokituko dute, egindako lanek kaltetu ditzaketen sabai faltsuei, klimatizazioari eta zonak berregokitzeari dagokienez.