Anbotoko gailur-lerroa ezagutuko dute domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek

Nahia Martinez Gondra 2023ko eka. 16a, 10:37
Larrano mendilepoko eta Kurutzeta gailurreko argazkia. © ETZANDARRI

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 18rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Anbotoko gailur-lerrora joateko. Arrazolatik Larrano mendilepora abiatuko dira eta handik Larrano puntara ( 981m) igoko dira partaideak. Gero, animatzen direnakaz Kurutzeta gaillurrera (1214m) ere igotzeko asmoa dute.

KATEGORIA: Mendizaletasuna.

ZAILTASUNA: Ertaina Larrano puntaraino (aldapa gogorra); zaila Kurutzetaraino (aldapa gogorra eta Aitzarteko bidezidor eta pasabideak).

DISTANTZIA: 11 kilometro.

NOIZ: Ekainak 18.

NON: Armintzako bus geltokian.

ORDUA: 09:30ean Armintzan.

Izena emateko: 688 602 121 (Marian).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun