Pala partidu profesionalak hartuko ditu egunotan Armintzak

Iker Rincon Moreno 2023ko uzt. 6a, 12:59
Gaubeka, artxiboko irudian.

Pala Tour 2023 egitasmoaren baitan, partidu profesionalak hartuko ditu Armintzako frontoiak uztailaren 7an eta 14an. Egun bietan, hitzorduak 18:30ean izango dira; eta bigarren saioan finalak jokatuko dituzte.

Lehenengo saioan, uztailaren 7an, Necol-Gordon bikotea Fusto-Ibai Perez bikotearen kontra arituko da, eta Gaubeka-Urrutia, aldiz, Ibarguren-Del Rio bikotearen aurka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun