Telesaila Jon Arretxe idazlearen eleberrietan oinarrituta dago, eta Bizkaiko hainbat lekutan grabatzen ari dira. "Beraien artean, 5. eta 6. kapituluetarako lokalizazioetan Jon Arretxek berak bere bizitzan disfrutatu dituen paisaia zoragarriak grabatuko ditugu", zehaztu dute arduradunek, tartean, Lemoizen.
