Irailak 9

Armintzatik Martzaga auzoraino joango dira zapatu honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideak

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 7a, 09:55
Martxaga auzoko baserriak. © ETZANDARRI

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du zapatu honetarako, hilaren 9rako. Txangoa Armintzako skate pistatik irtengo da goizeko 10:00etan, Martzagako auzora joateko. Atxebagi, Atxausi eta Anparrantxi puntetatik pasa eta momategi eta Merdeka erreketatik barrena joango dira. Aitzinean, Basordan festa handia egiten zuten Andramariaren jaiotza dela eta (irailaren 8an). Halaber, aurten erromeria egingo dute Artaitz baserri inguruan.

KATEGORIA: Xendazaletasuna.

ZAILTASUNA: Ertaina (bidezidor estu eta itxia).

DISTANTZIA: 8 kilometro.

NOIZ: Ekainak 18.

NON: Armintzako skate pistan.

ORDUA: 10:00etan Armintzan.

Izena emateko: 688 602 121 (Marian).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun