Lemoizko herri-eskolaren 20. urteurrena ospatuko dute eguaztenean

Iker Rincon Moreno 2023ko ira. 19a, 14:43

Bi hamarkada bete ditu Lemoizko herri-eskola txikiak eta, urtemuga hori ospatu guran, egitarau berezia prestatu dute biharko, eguaztenerako, 10:00etatik aurrera. Ekitaldi ofiziala egingo dute ordu horretan, elizaren ondoko plazan; ondoren, 10:45ean, hamaiketakoa jan eta diskofestari ekingo diote 11:15ean. Azkenik, 12:45ean, ume, irakasle eta gainontzeko denak mugimenduan jartzeko zazpi jauziak dantzatuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun