Gizon bat hil da Armintzako hondartzatik gertu dagoen gune harritsu batean

Iker Rincon Moreno 2023ko urr. 1a, 19:30
Armintzako hondartza, artxiboko irudian. © LEMOIZKO UDALA

Atzo, zapatuan, 58 urteko gizonezko bat hil da Armintzako hondartzako gune arrokatsu batean sorosleek uretatik konorte barik atera ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra zapatuan izan zen, 15:00ak aldera, hondartzan lanean zeuden sorosleek konortea galduta zuen gizonezkoa uretatik atera ostean. Bertaratu ziren larrialdi zerbitzuek gizonezkoaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun