Formatuari eta ezaugarriei dagokienez, irudiek horizontalak izan beharko dute, 13 zm x 18 zm-ko tamainan inprimatutako argazkietarako, eta gutxienez 300 x 300 px-ko erresoluzioa digitaletarako; azken horietan, ezin izango dute 3MBko pisua gainditu. Halaber, argazki bakoitza egilearen izen-abizenakaz, izenburuagaz eta ateratako urtea jarrita aurkeztu beharko da.
Bestalde, 2024ko egutegia osatuko duten 12 argazkiak aukeratzeko, epaimahai bat osatuko dute. Epaimahaia, arte arloko profesional batek, Kultur Etxeko kultur dinamizatzaileak eta Udaleko bi ordezkarik osatuko dute, eta irudiaren kalitatea, originaltasuna eta lehiaketaren oinarriak betetzen diren baloratuko dute.
Irudiak aukeratu ondoren, erakusketa bat egingo da Armintzako Kultur Etxean. Bertan, herri bozketa bat egingo dute horietako hiru aukeratzeko eta saria Euskal Herriko produktuen saski bat izango da. Bozketa azaroaren 13tik 17ra egingo dute, aukeratutako argazkiaren izenburua hautetsontzi batean sartuta. Erakusketa azaroaren 24ra arte egongo da zabalik, gura duten guztiek herriari eta bertako jendeari buruzko argazkiak ikus ditzaten.