Lemoizek urteko gaurik beldurgarriena ospatuko du hurrengo martitzenean

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 24a, 16:35

Hirugarren urtez jarraian, Lemoizen Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31an, martitzenean. Hala, beldurra eragiten duten kalabazaz, armiarma-oihalez eta mozorroez girotuko dute herria. Ospakizunari arrastiko 18:00etan emango diote hasiera Armintzako frontoian egingo duten disko festa bategaz. Ondoren, herri-txokolatada izango dute bertaratzen diren bisitari guztiek. Tokiko Udalak herritarrak animatzen ditu mozorrotuta bertaratzera eta Gau Beltza giro alaienean ospatzera.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun