Domeka goizean MTB Mendibike Gorliz txirrindularitza probak ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioari eragingo dio Lemoizen

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 27a, 15:21
09:00etatik 14:00etara izango da proba.

Datorren igandean, urriaren 29an, Mountain Bike Mendibike ekarteak antolatutako  31. Martxa MTB Mendibike Gorliz 2023 ospatuko dute. Txirrindularitza proba honen ibilbidearen zati bat Lemoizko bideetatik igaroko da: 09:00etatik 14:00etara izango da, eta, beraz, eragina izango du ibilgailuen trafikoan eta oinezkoen trafikoan domeka goizean zehar. Lemoizko Udaletik adierazi du sor daitezkeen eragozpenengatik sentitzen duela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun