Talde eta elkarteakaz egingo diren topaketei dagokienez, Udalak horietako bakoitzagaz adostu du hitzordua azaroan, kolektibo horien bidez herritarren parte-hartzea eta jarduera sustatuko duten lan-espazioak sortzeko. Era berean, elkarteetarako erreferentziazko pertsonak ezagutaraziko dituzte. Lortu gura den helburuetako bat elkarte horien eta Udalaren beraren arteko lankidetza eta sinergiak sustatzea da.
Udalerriko elkarteakaz egindako bilerez gain, aurrez aurreko bilerak aurreikusten dira Armintza, Urizar eta Andraka auzoetan. Deialdi irekiak dira, eta auzo bakoitzaren behar eta proposamen zehatzak jorratuko dira. Topaketa hauek egun hauetan egingo dira: azaroaren 12an, domekan, Andrakan 11:00etan eta Urizarren 12:30ean; azaroaren 19an, domekan, Armintzan 12:30ean.
Azkenik, udalerriko gazteei ere dei egin zaie, beren zaletasunak ezagutzeko, gaur egungo eta etorkizuneko beharrak, kexak eta proposamenak entzuteko, eta, era horretan, merezi duten protagonismoagaz eguneroko bizitzan eta herriaren eraikuntzan parte-hartze aktiboagoa izan dezaten sustatzeko. Bilera azaroaren 10ean izango da, barikuan, Armintzako Kultur Etxean, arrastiko 17:30ean. Batez ere, 14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baina, edonola ere, adin-tarte horretan ez dauden gazteak joan ahal izango dira.