Euskal mitologiaren, naturaren eta tradizioen bitartez bisitaria esperientzia ahaztezin batean murgilduko duen gune magiko hau bisitatzeko sarrerek 8 euroko kostua dute haurrentzat, eta 9,80 eurokoa helduentzat. Zozketan saritutako pertsonek ez dute kostu hori beren gain hartu beharko.
Hala, sarreren zozketa azaroaren amaieran egingo dute, eta egun horretatik aurrera, izena eman duten pertsonakaz harremanetan jarriko da Udaleko Euskara Zerbitzua sarreren erosketa eta banaketa kudeatzeko. Horrez gain, antolatutako autobusaren irteera-ordua zehaztuko dute. Irteerara apuntatutako pertsonek begirale baten laguntza izango dute bisitaldi osoan zehar.