Gura duten herritarrek tamaina handiko hondakin hauek (etxeko tamaina handikoak; altzariak, koltxoiak eta somierrak, etxe-tresna elektrikoak, etab.) bezperan utzi ditzakete, hau da, eguaztenean, ohiko tokietan. Hondakin horiek edukiontzietatik kanpo jarri behar dira (inoiz ez barruan), ingurunea zainduz, inolako isurketarik eragin gabe eta ahalik eta leku gutxien okupatuz, ibilgailuak eta oinezkoak ez molestatzeko.
Era berean, gogorarazten da debekatuta dagoela obra-hondakinak edo bestelako hondakin arriskutsuak botatzea.