Eskaerak eskainitako plazak gaindituz gero, zozketa publikoa egingo da abenduaren 18an, astelehenean, eta hurrengo egunean eskuragarri egongo dira, Armintzako kultur etxean, onartutako haurren zerrenda eta ordaintzeko epeari eta moduari buruzko informazioa.
Negulekuen prezioa 20 eurokoa izango da haur bakoitzeko, murriztuagoa 15 euro familia ugarientzat eta 10 eurokoa oinarrizko errenta dutenentzat. Ordainketak 2023ko abenduaren 18tik 22ra bitartean egin beharko dira. Informazio osoa hemen.