Txakurra edo katua ordutegi horretatik kanpo edo jaiegunetan ikusten bada, Ertzaintzak aktibatuko du protokoloa, eta, beraz, 112 zenbakira deitzea gomendatzen da.
Lemoizko Udalak gogorarazi gura du oso garrantzitsua dela horrelako kasuetan azkar jardutea, pertsonen eta animalien osasuna arriskuan jartzen duten egoerak saihesteko: harrapaketak, pertsonen edo beste animalien aurkako erasoak, gosea, etab.
