Irteera gidatua Izenaduba basora: eguaztenean, abenduaren 20an, txangoa antolatu dute Lemoiztik Mungian dagoen euskal mitologiaren interpretazio zentrora. Leku magiko honetan, Olentzero eta Mari Domingiren etxea bisitatu ahal izango da. Autobusaren irteera ordutegia honako hau izango da: Armintza 17:15ean, Urizar 17:20ean eta Andraka 17:30ean. Bisita osoan zehar begirale bat egongo da Lemoizera itzuli arte bisita gidatzen ibiliko dena.
Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria: abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi Lemoizen izango dira. 17:00etan Andrakan izango dira, ondoren Armintzara helduko dira opariak banatzen 17:45ean, eta azkenik Urizarretik pasatuko dira 18:45ean. Harrera amaitzean, bertaratutakoek antzerki emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute Urizarko frontoian.
Negulekuak: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean izango dira. 3-12 urteko haurrei zuzendutako neguko udalekuak antolatu dira Lemoizen, Urizarko Kultur Gelan. Bi txanda egongo dira: bata abenduaren 26tik 29ra bitartean, eta bestea urtarrilaren 2tik 5era bitartean, 8:30etik eta 14:30era. Eskaria eskaintza gaindituz gero, zozketa bat egingo da gaur, abenduaren 18an.
Gabonetako parkeak abenduaren 28an irekiko ditu ateak Armintzako frontoian, eta adin guztietarako jolasak eta jarduerak egongo dira. Ordutegia 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era izango da. Sarrera doakoa da.