Establezimenduaren jabe ohiek merezitako erretiroa hartu ondoren, senideek eskuzabaltasunez laga dute maketa hau Armintzako kultur etxean ikusgai egon dadin, eta, horrela, udalerriko biztanleakaz partekatu. Lemoizko Udalak eskerrak eman gura izan dizkio Bego Ausinen senide eta lagunei keinu horrengatik, "jaiotza hau gure herriaren ondare kultural eta historikoaren parte baita".