Lemoizek ere bere San Silvestre herrikoia izango du abenduaren 31n

Ander Zarraga 2023ko abe. 29a, 11:07
Lasterketa 12:00etan hasiko da Armintzekoalde kalean.

Datorren igandean, abenduaren 31n, Lemoizko III. San Silvestre herrikoia egingo dute Armintzan, 12:00etan. Ekitaldia jai-giroan egingo dute auzoko kaleetan zehar, beraz, ibilgailuen zirkulazioan eragina ere izango dutela iragarri dute udal-iturriek

Kirol-proba herrikoia 12:00etan hasiko daeta 13:15ak arte irautea aurreikusi dute Udaleko arduradunek. Hori dela eta, gomendatu dute proba egin bitartean ibilgailuren bat erabili behar izanez gero, aldez aurretik biribilgunetik gertu dagoen aparkalekuan aparkatzea.

Era berean ekitaldiak irauten duen bitartean ibilgailuen trafikoan "konplikazioak" espero dituzte Armintzan, bereziki, Armintzekoalde kalean, autobus geltokitik EDARerainoko tartea trafikoarentzat itxita egongo baita proba osoan zehar.

Bestelako informaziorik behar izatekotan Udalagaz harremanetan jartzeko aukera dago 946 87 90 09 telefono-zenbakiaren bitartez.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun