Jarduetarako ordutegia goizeko 08:00etatik gaueko 22:00etara izango da gune hauetan, eta erreserba egiteko eskaera egin beharko da idatziz udaletxean (goizeko ordutegian) edo Armintzako Kultur Etxean (arrastiko ordutegian), gutxienez astebete lehenago eta honako informazio hau adieraziz: pertsona/elkarte eskatzailea; erreserbatu nahi den lokala (Andraka, Urizar edo Armintza); erreserbaren arrazoia eta erreserbaren data eta ordutegia (aldi baterako edo denbora tarte baterako erreserba den adierazi behar da).
Eskaera aztertu ondoren, lokala irekitzeko giltza bat emango da eta erreserba datak amaitutakoan itzuli beharko da. Erreserba egiten duen pertsona fisikoa arduratuko da erabilitako lokala behar bezala jasotzeaz, ordenatzeaz eta materialetan aldaketarik ez eragiteaz. Gainera, erreserban zehar edozein akats/gorabehera gertatuz gero, horren berri eman beharko da. Lemoizko Udaleko kultura-guneak erabiltzeko eskaera-orria, hemen.