Euskararen sustapena da Lemoizko Udaleko ildo estrategikoetako bat, eta, horregatik, erakundeak, eragile zein herritarrak animatu gura ditu gogoeta egiteko, baita lankidetza ariketa honetara joan eta parte har dezaten ere. Modu horretan, toki-mailan eta eskualde-mailan arlo horretan dituzten erronkak hobeto ezagutzeko eta, horrela, aurre egin beharreko etorkizuneko lan-ildoak zehaztu ahal izateko.
