Eskura Lemoizen helburua, izenak berak dioen bezala, lemoiztarrei interesatzen zaien informazio guztia eskura jartzea da, klik bakar batean. Zerbitzua jasotzeko, urrats hauek egin behar dira:
- Android gailuen kasuan, Play Store-n eskuragarri dauden Whatsapp edo Telegrameko aplikazioak deskargatzea. Iphonerako berriz, App Store deritzona.
- Esteka honetara sartu:
- Whatsapperako: https://whatsapp.com/channel/0029VaEMgfd8aKvR6619U90m
- Telegramerako: https://t.me/eskura_lemoiz
- Markatu "harpidetu" edo "batu kanalarekin" aukera.
- Jakinarazpenak aktibatu kanpaiaren sinboloa sakatuz.
Urrats horiek egin ondoren, Lemoizko Udalak ematen dituen informazioak telefono mugikorrean jasotzen hasiko dituzte herritarrek. Hala, argitu dute ez dela Udalagaz harremanetan jartzeko zerbitzu bat, komunikazioa norabide bakarrekoa izango delako; ezin zaie iristen diren edukiei erantzun. Udalagaz harremanetan jarri nahi izanez gero, ohiko bideak mantenduko dira, hala nola telefonoa, aurrez aurreko arreta eta sare sozialak.