Kirol-gune berri hau astelehenetik domekara egongo da lemoiztarren eskura. Gainera, Udaletik jakinarazi dutenez, erreserba-sistema bat ezartzea aurreikusten dute Udaleko gainerako kirol-instalazioakaz bezala. Hala, aurretiazko erreserba egiteko prozesua erraztu gura dute gunearen erabilera hobetzeko. Oraingoz aurrera eramango duten irtenbidea da pistan bi taldek bat egiten badute, erabilera mugatua ezartzea: gehienez ere ordubetez jokatzen ibili daiteke talde bakoitza.
Erabiltzaileek pista erabili ahal izango dute 22:00ak arte. Ordu horretan instalazioa utzi eta ateak itxi beharko dira. Bestalde, 17:00etatik aurrera argiak piztu ahal izango dira sarrerako ateen ondoan dagoen sakagailuagaz. Gune berri honegaz, herriko kirol-jarduera sustatu gura du Udalak.