HAPOaren prozesu partehartzailearen aurkezpenari eta Armintzako aparkalekuari ekarpenak egiteko epea ireki du Lemoizko Udalak

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 25a, 09:59
© LEMOIZKO UDALA

Lemoizko Udalak ekarpenentzako formulario bat partekatu du Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) parte-hartze prozesuaren aurkezpenerako eta Armintzako aparkalekuaren gaineko premiazko jarduketetarako. Hala, herritarrek euren proposamenak helarazi ahalko dituzte martxoaren 31ra arte.

Armintzako kultur etxean "GEA 21-Grupo de Estudios y Alternativas" enpresak eskainitako informazio-saioak harrera ona izan zuen udalerriko herritarren eta eragileen artean. Saio horretan, Armintzako aparkalekuaren inguruan proposatutako berrikuntzak eta premiazko jarduerak azaldu ziren. Orain, prozesua bigarren fase batera iritsi da, eta, bertan, lemoiztarren iritziak jaso eta proposamenak jaso gura dira. Helburua da, modu parte-hartzailean, proiektuari zuzenketak eta hobekuntzak egin ahal izatea, herriarentzat ahalik eta onuragarriena izan dadin.

Gainera, inkesta paperean ere egongo da eskuragarri, bai Armintzako kultur etxean, bai udaletxean, eta bertan osatu ahal izango da edozein unetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun