Lurretik hormara proiektu artistikoa irudikatzeko eraikinen bila dabil Lemoizko Udala

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 2a, 10:46

Maiatza eta ekaina bitartean egitea aurreikusten da proiektua. © FREEPIK

Artea eta sormena uztartzen dituen ekimena da Lurretik hormara, aurten lehen aldiz Lemoizen abian jarriko dena. Helburua da lur gaineko marrazki-lehiaketa ireki bat egitea, eta bertan egindako marrazkien ideietatik, herriko eraikinak margotzea. Hala, Lurretik hormara ekimenaren emaitzagaz fatxada apaindu nahi duten komunitateek ohiko bideak erabiliz jar daitezke harremanetan Udalagaz. 

Proiektu hau maiatza eta ekaina bitartean egitea aurreikusten da, eta jarraipena izango du datozen urteetan. Horretarako, Udalak jabeen erkidegoak eta etxebizitzen jabeak proiektuan parte hartzera gonbidatzen ditu, fatxadaren bat eskuragarri jarriz, non, hautatutako iruditik abiatuta artista talde batek sortutako zirriborroa hormara eramango duen.

Marrazketa-lehiaketa irekiaren dinamikari buruzko xehetasun guztiak aurrerago jakinaraziko dira, eta hortik aterako da arte-sorkuntzarako zirriborroa.

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun