Zehaztu dutenez, kontsultategiko fatxadaren zaharberritzean oinarritu dira hobekuntzak, kontsultategiko kanpoko itxitura-hormak eraitsi eta eraiki baitituzte. Gainera, lokalaren barrualdea ere egokitu dute, sabai faltsuei, klimatizazioari eta egindako obrek kaltetu zituzten zonak berregokitzeari dagokienez.
Obra hau burutzeko, Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan du; hain zuzen ere, 100.000 euro jaso dituzte, Herriak Egiten 2022 ezohiko funtsa izeneko diru-laguntza lerrotik ateratakoak. "Erakundeen arteko lankidetzari esker, lemoiztarrek berriro izango dute lehen arretako zentro hau baldintza onenetan", azpimarratu dute udal-iturriek.
Beraz, aurrez aurreko kontsulta medikoak hilaren 15etik aurrera itzuliko dira Armintzako osasun-zentro birgaitura, eta horrek, Urizarren kontsultategian egiten jarraituko den arretagaz batera, ordutegi zabala gehituko du, astelehenetik barikura, 08:00etatik 15:00etara, herritarren beharrizanetarako.
Hauek izango zentro bakoitzeko ordutegi zehatzak: Armintzako kontsultategia: astelehen, martitzen, eguazten eta barikuetan 11:30etik 15:00etara, eta ostegunetan 08:00etatik 11:30era eta Urizarreko kontsultategia: astelehen, martitzen, eguazten eta barikuetan 08: 00etatik 11:00etara, eta eguenetan 11:30etik 15:00etara.