Ordutegi aldetik malgutasuna izango dute: 08:00etatik 08:30era edo 09:00etara sartzeko, eta 14:00etatik 14:30era edo 15:00etara irteteko. Udalekuen helburu nagusia da aisialdian eta eremu ez-formalean euskararen erabilera areagotzea, eta, aldi berean, Lemoizko udalerriko biztanleen familia eta lana uztartzea ahalbidetzea.
Guztira 50 plaza eskaintzen dira Lemoizen erroldatuta dauden edo gure udalerriko eskolan ikasten ari diren haurrentzat. Plaza hauek hiru taldetan banatuko dira: 3-5 urte, 6-9 urte eta 10-12 urte. Egindako inskripzioek eskainitako plazak gainditzen badituzte, maiatzaren 6an zozketa bat egingo da plaza horiek esleitzeko.
Izen ematea Armintzako kultur etxean egin ahal izango da apirilaren 30era arte. Horretarako, izen-emate orria beteta aurkeztu beharko da – kolonien web orrian dago eskuragarri – eta dagokion ordainketa egin beharko da. Familia ugariek edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute prezioan hobaria lortzeko.
Haur bakoitzeko prezioak honako hauek dira:
- Izen emate arrunta: 60 euro
- Familia ugaria: 40 euro
- Oinarrizko errenta jasotzen duena: 20 euro
Parte hartzeko baldintza guztiak hemen.