Zehazki, Alen meatze herrixkatik abiatuta Alen mendira (804m) igoko dira eta segidan Alen-Cerredo gailur-lerroko zati bat egingo dute. Gomalo (778m) eta Betaio (749m) tontorretatik pasa ondoren, Trespiquillosen (658m) amaituko dute eta Alenetik Castrora zihoan meatze-trenbidera bajatuko dira. Bertatik, tunel batzuetatik barrena Alen herrixkara itzuliko dira. "Gerra zibilean frontea bertan egon zenez, ibilbidearen zehar haren testigu zaharrak diren lubaki batzuk ere ikusteko aukera izango dugu, batez ere, Betaio inguruan", jakinarazi dute antolatzaileek.
KATEGORIA: Mendizaletasuna.
ZAILTASUNA: Erreza.
DISTANTZIA: 9,5 kilometro.
NOIZ: Apirilak 21.
NON: Armintzako bus geltokian.
ORDUA: 09:30ean Armintzan. Buelta 17:00etan.
Izena emateko: 688 602 121 (Marian).