Tresna hori web bidez erabil daiteke, baina app mugikorreko bertsioa ere badu, bai Androiderako, bai Iphonerako.
Kalezaindu tresnaren bidez, erabiltzaileek zuzenean abisatu diezaiokete Udalari telefono mugikorretik, hiri-altzarietan, eraikin publikoetan edo udalerriko beste elementu batzuetan matxurarik edo akatsik hautematen badute. Geolokalizazioaren bidez, tresnak berak kokatuko du gertakaria non den, eta hobetzeko deskribapen edo iradokizun bat erants dakioke, baita argazki bat erantsi ere, gertakariari buruzko informazio gehiago emateko. Behin abisua webgunera igota, Udalak gorabehera horren bilakaeraren berri emango du, konpondu arte.