Zapatu honetan eta hurrengoan, maiatzak 11 eta 18, emakumeei zuzendutako autodefentsa feministako tailerrak egingo dituzte Armintzako kultur etxean. Saioek 3 orduko iraupena izango dute, 11:00etatik 14:00etara, eta parte-hartzea doakoa izango da. Bertaratzeko, emakume izatea eta 14 urte baino gehiago izatea baino ez da beharko. Ez da izena eman behar.
Uribe Kostako Mankomunitateak, Lemoizko Udalarekin elkarlanean antolatutako jarduera da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntza du.
Xedea da emakumeei baliabideak eta tresnak ematea erasoak identifikatzeko, segurtasun-sareak ehuntzeko eta emakume guztiak eraso matxistetatik defenda daitezkeela ikasteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.