Datorren maiatzaren 18an, zapatuan, tortillen lehiaketa klasikoagaz hasiko dira jaiak. Ondoren, haurrentzako antzerkia, haurrentzako diskofesta eta txokolatada herrikoia izango dira. Jaiagaz jarraitzeko, hurrengo barikuan, hilaren 24ean, Andraka Jatetxean antolatutako Bertso Afaria trikitrixagaz gozatu ahal izango dute bertaratutakoek, maila goreneko bertsolariakaz, Nerea Ibarzabal eta Sebastian Lizasogaz. Menuaren kostua 35 eurokoa izango da pertsonako eta erreserba egin daiteke jatetxera bertara deituz 946 879 394 telefonora.
Jaiak maiatzaren 26an amaituko dira, domekan, Trinidade egunean, hainbat ekitaldiagaz, hala nola Meza Santua, hamaiketako bat eta haurrentzako jarduerak.
Egitaraua
Maiatzak 18, zapatua
- 17:00-19:00 Tortilla txapelketa. 17:00etan irekiko da izen-ematea.
- 18:00 Umeentzako antzerkia, Gora Bihotzak Eidabe ekimen kulturala.
- 19:00 Xaibor, animatu dantzatzera!
- 22:00 Txokolatada.
Maiatzak 24, barikua
- 21:00 Bertso afaria trikitixagaz, 35 euro: Sebastian Lizaso eta Nerea Ibarzabal.
* Izen ematea Andraka jatetxera deituz 946 879 394 telefonora.
Maiatzak 26, domeka
- 12:00 Mesa santua.
- 12:30 Hamaiketakoa herriko eskolako trikitilariakaz.
- 17:00 Tiragomak umeentzako.
- 17:00 Poni gaineko ibilaldiak umeentzako.