Existitzen ez den baina aldi berean Euskal Herriko edozein herritan oinarrituta egon litekeen Ipar Euskal Herriko herri bati buruzko fikziozko film luzea da Bizkarsoro. Filma 1914 eta 1982 artean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute. Ahozko testigantzetan eta testu idatzietan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, eta hizkuntza baten sustraitzea, horretara hurbiltzea eta bizirik irauteko borroka erakusten dute.