Pirinioenetako Biriatunen hasi eta Xoldoko Gaina, (486m), Zigorriaga (549m) eta Manddale (573m) gailurretik pasako dira. Azkenik, Ibardin mendatera helduko dira, eta handik Berara jeitsiko dira ibilbideagaz amaitzeko.
Irteera honetarako Lemoizko Udalak autobus bat jarri dio mendi-taldeari. "Laguntza honi esker normalean egin ezin dugun mendi-zeharkaldi bat egiteko aukera izango dugu. Beraz gure eskerrak Lemoizko Udalari", adierazi dute antolatzaileek.
Hala, autobusa dohainik izango da. Izena emateko, lehenengo taldekoek egingo dute eta gero herrian zabalduko dute. Ostean, edonork eman dezake izena, beti ere, euskaraz aritzeko konpromisoa hartuta eta apur bat eskarmentua edukita. Izan ere, 14 kilometroko ibilbidea egingo dute, zailtasuna altua ez izan.
KATEGORIA: Mendizaletasuna.
ZAILTASUNA: Erreza.
DISTANTZIA: 14 kilometro.
NOIZ: Maiatzak 19.
NON: Armintzako bus geltokian.
ORDUA: 08:30ean Armintzan.
Izena emateko: 688 602 121 (Marian).