Mugiment Kirol Txartelaren helburua bikoitza da: batetik, baliabide publikoen kudeaketa hobetzea, eta, bestetik, kirola sustatzea eta herritarrei kirol-eskaintza handiagoa eskaintzea. Gaur egun, 174 kirol-instalaziotan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne. Guztira 1.169 jarduera. Aurreikuspenen arabera, eskaintza zabal hori handituz joango da datozen hilabeteetan, udalerri gehiago programagaz bat egin ahala.
Erabili ahal izateko, aplikazioa telefono mugikorrean deskargatu behar da: Android-n edota Apple-n.
Aplikazioa deskargatu eta instalatu ondoren, erregistratu eta datu pertsonalak eman behar dira, Lemoizko kirol-instalazioetako abonatua dela adieraziz. Erakundeko abonatua izatea baliozkotu ondoren, jakinarazpen bat jasoko da, eta Mugiment Kirol Txartela erabiltzen hasi ahal izango da. Kirol-instalazioetarako sarbide bakoitzean, erabiltzaileak txartel digitala erakutsi beharko du gailu mugikorrean, NANagaz batera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kiroltxartela.eus webgunean kontsulta daiteke. Bertan, programa honen azalpen-bideo bat ere dago ikusgai.