Ibilbide zirkular honen irteera eta helmuga Urizarren egongo dira, udaletxe ondoan. Proba zapatuko eguerdiko 12:00etan hasiko da, baina hurrengo eguneko 12:00ak aldera amaituko da, 24 ordu pasa eta gero.
Kirol-probaren sailkapena 24 itzuliak igaro ondoren zehaztuko da; izan ere, erronka hori gainditzea lortzen duten kirolariek beste itzuli batean jokatuko dute probako garaipena. Beraz, aurreko itzuli bakoitzean egindako denborak ez du izango ondorio praktikorik sailkapenean, baina itzuli bakoitza ezarritako denboran amaitu beharko da parte hartzen jarraitzeko. Hori bai, bira bakoitzeko soberako denbora oso garrantzitsua izango da hurrengo irteera baino lehen atseden hartu ahal izateko.
Ibilbideari, probaren funtzionamenduari eta 24H Ultracyclingaren hornidurari buruzko informazio guztia webgune honetan dago.
