Aldundiak lemoiztarren laguntza eskatu du inguruan dortokak eta apoarmatuak aurkitzeko

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 4a, 16:06

Dortoka apoarmatua gurean bizi den lehorreko espezie autoktonoa da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak laguntza eskatu die udalei eta horiekaz lotutako erakundeei dortokak lokalizatzeko, SOS APOARMATUAK proiektuaren barruan. Erakundeak adierazi duenez, egun inork ez daki zertan diren Bizkaiko lehorreko dortoka edo apoarmatu autoktonoen populazioak. Horregatik, proiektu honen barruan bereziki garrantzitsua da aleak aurkitzea.

Lemoizko Udalak jakinarazi die herritarrei horrelako espezierik ikusten badute, bertakoa edo exotikoa, Aldundiko teknikariakaz zuzenean harremanetan jartzeko. Horretarako, telefonoz egin dezakete, 688 847 376 zenbakian edota posta elektronikoz, espazioak.naturales.protegidos@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun