Aurretiazko Borondateen Dokumentua idazten laguntzeko saioak egingo dituzte Lemoizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 7a, 11:12

Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren (ABD) prozesu osoa egiten lagunduko zaie, hori amaitu arte. © LEMOIZKO UDALA

Joan den barikuan, maiatzaren 31n, Armintzako kultur etxean aurretiazko borondateei buruzko hitzaldi bat (hemen ikusgai) eman zuen Valen Riaño Zalbidea medikuak. Saio horri jarraipena emateko eta Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) idazten, legeztatzen eta erregistratzen laguntzeko, hainbat saio antolatu dira prozesu honegaz jarraitu gura duten pertsonentzat. Ekainaren 13an eta 27an izango dira, 18:00etatik aurrera, Armintzako kultur etxean.

12 eta 16 pertsona arteko taldeak egingo dira, eta bi saiotan parte hartuko dute. Saio horietan, Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren (ABD) prozesu osoa egiten lagunduko zaie, hori amaitu arte. Lehenengo taldearen saioak ekainaren 13an eta 27an izango dira, 18:00etatik aurrera, Armintzako kultur etxean. Hurrengo taldeen datak zehazteke daude oraindino

Laguntza talde hauetara joan gura dutenek izena eman beharko dute Lemoizko Udalera deituz, 09:00etatik 13:00etara, 946 879 009 zenbakian. Bestela, Armintzako kultur etxera deitu dezakete, 17:00etatik 20:00etara, 946 879 037 zenbakian. Betiere, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia adierazi beharko dute interesa duten pertsonek.

Beharrezko taldeak eratuko dira dokumentua egin gura duten pertsonek prozesua osatu arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun