Ulibarri-Ganboara joango dira domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideak

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 13a, 13:01

Ulibarri-Ganboa. © ETZANDARRI MENDI TALDEA

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak uda aurreko azken ibilaldia prestatu du domeka honetarako, hilaren 16rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, eta Urbina (698m) eta Cruz Chiquita (670 m) mendiak egingo dituzte. Gero, eguraldi ona aprobetxatzeko asmoz, Landako hondartzara joango dira egun pasa.

Antolatzaileen esanetan, ibilbide hau "laburra eta lasaia" izango da, modu horretan, denboraldiko lehen zatiari amaiera emateko. Hala, gogorarazi dute ez ahazteko toalla eta bainujantzia! Buelta, arrastiko 19:00etan egingo dute.

KATEGORIA: Mendizaletasuna.

ZAILTASUNA: Erreza.

DISTANTZIA: 6 kilometro

(norbaitek gura badu luzatzeko aukera ere dago).

NOIZ: Ekainak 16.

NON: Armintzako bus geltokian.

ORDUA: 09:30ean Armintzan.

Izena emateko: 688 602 121 (Marian).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun