Lemoizko eskolak ikasturte amaierako jaia ospatuko du ekainaren 22an

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 20a, 11:21

Joan den urtean, Lemoizko herri-eskolaren 20. urteurrena izan zen.

Lemoizko Eskolako Amorraga Guraso Elkarteak ikasturte amaierako jaia antolatu du zapatu honetarako, ekainaren 22rako. Jai honen helburua da familiak eskolaren inguruan biltzea eta datorren ikasturtean bigarren hezkuntzara igaroko diren ikasleak agurtzea. Ospakizuna 11:00etan hasiko da eskolan. Ikastetxeak 24/25 ikasturtean seme-alabak eskolan matrikulatu dituzten familia guztiak jaian parte hartzera animatu ditu.

Egitaraua:

Ekainak 22, zapatua

  • 11:00 Saskibaloi txapelketa.
  • 11:30 Ortuaren erakustaldia.
  • 12:00 Txaparta tailerra, Lemoizko txalaparta taldearen eskutik.
  • 12:30 6.mailakoei agurra.
  • 12:45 Hamaiketakoa trikitilariakaz.
  • 14:4 Bazkaria.
  • 16:30 Puzgarriak frontoian eta igel txapelketa aterpean.
  • 17:30 Aurpegi margoketa.
  • 18:00 Askaria.
  • 19:00etan Saskiaren zozketa
  • 19:30 bitsa festa.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun