Inguru Minguru tailer berria egingo dute bihar, irailak 13, Lemoizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko ira. 12a, 11:59

Bihar, irailaren 13a, Inguru Minguruko tailer berri bat egingo dute Lemoizen. Zehazki, Uribe Kostako Mankomunitateko 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ingurumenarekiko kontzientziazio ikastaroak eskaintzen dituen ekimena da. Hala, tailer honetan parte hartzen duten haurrek saskiak egiten ikasteko aukera izango dute. Ikastaroa 16:30etik 18:30era egingo da, Urizarreko eskolan, eta, euria egingo balu, frontoian egingo litzateke.

Ikastaro hauen helburu nagusia umeei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea da, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte-hartzea irekia eta doakoa denez, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.​

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun