Elgea mendilerrora joango dira domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideak

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 13a, 13:01

Albiturri tontorra. © ETZANDARRI MENDI TALDEA

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak udazkeneko lehenengo ibilaldia prestatu du domeka honetarako, hilaren 15erako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 08:30ean, eta Marieta herritik abiatuta Miritxa (885m) eta Albiturri (944m) mendiak igoko dituzte. Eguna amaitzeko, Garaio parkeko Moskurio hondartzara joango dira bainatzera, beraz, "bainujantzia ez ahazteko" ohartu dute antolatzaileek.

KATEGORIA: Xendazaletasuna.

ZAILTASUNA: Erreza.

DISTANTZIA: 8 kilometro.

NOIZ: Irailak 15.

NON: Armintzako bus geltokian.

ORDUA: Joan; 08:30ean Armintzan, buelta; 19:30ean.

Izena emateko: 688 602 121 (Marian).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun