Irudien baldintzei dagokienez, hauek horizontalak izan beharko dute, eta digitalen kasuan, gutxienez 300 x 300 ppp-ko erresoluzioagaz, JPEG formatuan gordeta 3MB eta 12 MB arteko pisuagaz. Paperezko argazkiak ere onartuko dira. Argazki bakoitza egilearen izen-abizenakaz, argazkiaren izenburuagazn eta egin zen urteagaz batera aurkeztu beharko da.
2025ko egutegia osatuko duten 12 argazkiak aukeratzeko, epaimahai bat osatuko da. Hori, argazkilaritza arloko profesional batek, kultur etxeko kultur dinamizatzaileak eta Lemoizko Udaleko bi ordezkarik osatuko dute, eta irudiaren kalitatea, originaltasuna eta lehiaketaren oinarriak betetzen diren baloratuko dute. Hala, epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu azaroaren 4an. Ondoren, herriko-bozketa egingo da azaroaren 6tik 13ra hiru argazki hautatzeko. Armintzako kultur etxean egingo da argazkiaren izena adieraziz eta hautetsontzi batean sartuz.
Era berean, formatu digital bat gaituko da fisikoki egin ezin duten pertsonen parte-hartzea errazteko. Argazkiak azaroaren 25ra arte egongo dira ikusgai. Data hori luzatu ahal izango da 2025ko abenduaren 31ra arte. Parte-hartzaileek urtarrilaren 2tik 14ra arte izango dute inprimatutako argazkiak kultur etxetik jasotzeko epea.