Domekan, hilaren 6an, Andrakako Mendi Martxa Herrikoiaren hirugarren edizioa egingo dute. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Andrakako probalekuan, eta, Goikomendi gailurrera igo ostean, Plentziako itsasadarreraino bajatuko dira ibiltariek, Butroi errekaren meandro ikusgarriaren hertzetik igaro eta gero berriz goruntz eginda Andrakara bueltatzeko.
Amaieran, 12:30ak aldera, ohiturari jarraitu eta Andrakako jai-batzordeak hamaiketakoa eskainiko die parte-hartzaile guztiei.
