Armintzako eta Urizarko frontoiko eta Andrakako padel pistako ordu libreak zozkatuko ditu Udalak herritarren artean

Nahia Martinez Gondra 2024ko urr. 7a, 12:46

Lemoizko pilota klubagaz batera lan egin ondoren, herriko bizilagunek eskatuta, ordu batzuk askatzeko akordio batera iritsi dira. © LEMOIZKO UDALA

Urriaren 11n, barikua, Armintzako eta Urizarreko frontoietan eta Andrakako padel pistan libre geratu diren orduak zozkatuko dira urte osorako. Zozketa publikoa Armintzako kultur etxean egingo da 18:30etik aurrera.

Armintzako eta Urizarreko udal pilotalekuak lemoiztarrek asko erabiltzen dituzten bi instalazio dira, eta Lemoizko pilota klubagaz batera lan egin ondoren, herriko bizilagunek eskatuta, ordu batzuk askatzeko akordio batera iritsi dira. Horiek esleitzeko, urte osorako zozketa bat egitea erabaki da, sistema bidezkoago gisa.

Andrakako padel pista ere zozketan sartuko da. Pista hori aurtengo otsailean ireki zen, eta hori izango da zozketa honen berritasun nagusiena. Zozketan parte hartu nahi duen orok egun horretan pilotalekura bertaratu baino ez du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun