Santo Tomas jaiakaz Armintzan ez dago aspertzeko unerik!

Nahia Martinez Gondra 2024ko urr. 14a, 10:36

Urriaren 17tik 20ra Santo Tomas jaiak ospatuko dituzte. © JANINA KIWI

Udazken bete-betean, armintzatarrek euren Santo Tomas jai bereziez gozatuko dute. Aste honetan hasiko dira, zehazki, eguenean, urriaren 17an. Hala, lau egunez festak ospatuko dituzte herritar zein bisitariek herriko jai batzordeak antolatutako askotariko ekimenakaz, domekara arte, urriaren 20ra arte. Hemen aurkituko duzue programazio osoa.

Egitaraua:

Urriak 17, eguena

  • 12:00 Meza nagusia.
  • 13:00 Koldo eta Unaigaz trikipoteoa.
  • 15:30 Jubilatuen bazkaria, Nagusien Etxean.
  • 18:00 Talo tailerra ume eta nagusientzat, parkean.
  • 18:30 Pala partiduak frontoian.
  • 19:00 Bingo / Kartak / Abestiak. Nagusien Etxean.

Urriak 18, barikua

  • 17:30 Ping-pong lehiaketa, parkean.
  • 18:00 Umeentzako herri-kirolak.
  • 20:00 Bafle-poteoa.

Urriak 19, zapatua

  • 09:00 Putxerak.
  • 11:00 Merkalditxoa frontoian. Mahaiak bertan egongo dira, 10:30ean frontoian.
  • 12:00 Triki-poteoa putxerakaz. Taberna guztietatik pasatu behar da.
  • 12:00 Nagusientzako hamaiketakoa, Nagusien Etxean.
  • 15:00 Bazkaria frontoian.
  • 17:00 Santo Tomasetako II Tiragomas Lehiaketa. Umeak eta helduak.
  • 18:30 Santo Tomasetako Txinga Lehiaketa. Umeak eta heldua.
  • 23:00 DJ Serna.

Urriak 20, domeka

  • 10:00 - 11:00 Marrazketa lehiaketan izen-ematea.
  • 11:00 Bertako produktuen azoka.
  • 13:00 Ping - pong finala.
  • 14:00 Koadroen aurkezpena Kultur Etxean.
  • 14:30 Marrazketa lehiaketaren sari banaketa.
  • 18:00 Santo Tomasetako mus eta briska txapelketa, Arrantzale tabernan.
    • **18:30 Umeentzako bingoa. **19:00 Nagusientzako bingo berezia.
  • 20:00 Txokolatada.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun