Izki parke naturalera joango dira domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideak

Nahia Martinez Gondra 2024ko urr. 22a, 15:27

11 kilometroko zeharkaldia egingo dute. © ETZANDARRI MENDI TALDEA

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak Izki parke naturalerako ibilaldia prestatu du domeka honetarako, hilaren 27rako. Zehazki mendizaleak Apilaiz herrira joango dira eta, handik, Izki mendigunea zeharkatuz, Arluzea herrira ezagutuko dute. Autobusa dohainik izango da, Lemoizko Udalari esker. Armintzako bus geltokitik aterako da autobusa goizeko 08:30ean.

KATEGORIA: Mendizaletasuna.

ZAILTASUNA: Erreza.

DISTANTZIA: 11 kilometro.

NOIZ: Urriak 27.

NON: Armintzako bus geltokian.

ORDUA: 08:30ean Armintzan.

Izena emateko: etzandarri@gmail.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun