Azaroaren 14ra arte garbigune mugikorra izango dute Armintzan

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 4a, 09:56

© LEMOIZKO UDALA

Lemoizek garbigune mugikor bat izango du irekita 24 orduz hondakinak gaika bota ahal izateko azaroaren 14ra arte. Herriz herri mugitzen den Bizkaiko Foru Aldundiaren garbigunea Armintzakalde kaleko 3. zenbakian jarriko da, Armintzako gimnasioaren aurrean.

Hondakin hauek bota ahal izango dira garbigune mugikorrean: etxeko tresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa ontzi itxietan, telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tinta kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun