Etzandarri taldeko kideak Izki parke naturalera joango dira domeka honetan

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 21a, 09:56

Izpi parke naturala.

Domeka honetan, azaroak 24, urriaren  27an eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan zuten ibilaldia egingo dute Lemoizko Etzandarri mendi taldeko kideek. Hala, Izki parke naturalera joango dira eta bertan 11 kilometroko zeharkaldi bat egingo dute. Zehazki, Apilaiz herritik Izki mendigunea zeharkatuko dute eta San Justi (1024m) eta San Kristobal (1057m) mendiak igota, Arluzea herrira helduko dira. Autobusa dohainik izango da, Lemoizko Udalari esker.

Goizeko 08:30ean geldituko dira Armintzako bus geltokian. Zeharkaldia aproposa da 7 urtetik gorako umeentzako, eta jatekoa eta arropa egokia eraman behar da. Izena emateko: etzandarri©gmail.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun