Lemoizko Udala herritarrakaz bilduko da hurrengo hiru asteetan, herria hobetzeko asmoz

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 26a, 14:46

Hiru bilera egingo ditu Udalak. © JAVIER MEDIAVILLA

Lemoizko Udalak herritarrei irekitako hiru bilera antolatu ditu datozen asteetarako, bat auzo bakoitzean. Topaketa horien helburua da legegintzaldi honetan egin diren aurrerapenak aurkeztea eta denon artean  herriarentzat etorkizun hobea sortzea ahalbidetuko duten lankidetza-moduak aztertzea, betiere fokua auzo bakoitzean jarriz.

Duela urtebete inguru, Lemoizko Udalak topaketa batzuk antolatu zituen Gobernu Talde berria aurkezteko eta dauden kezkak eta beharrak entzuteko eta horiei heltzeko moduak aztertzeko. Kanal zuzen eta eraginkor hau ezarri eta urtebetera, topaketa hauek berriro errepikatuko dira udalerria zein egoeratan dagoen ikusteko eta hobetzen jarraitzeko sinergiak aurkitzeko. Hauek dira datak eta orduak:
 
Azaroak 29, barikua
  • Urizar, 17:30ean.
  • Andraka, 19:00etan.
Abenduak 4, eguaztena
  • Armintza, 18:30ean.
 
Topaketa horiek herritarrentzat irekiak izango dira, eta auzo bakoitzaren beharrak eta proposamen zehatzak entzutean oinarrituko dira, herritarren parte-hartzea eta jarduera sustatuko duten lan-espazioak sortzeko.
 
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun